Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios analizando sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Acepto Más información

Auritz - Burguete

Auritz Nafar Pirinioan dago, baso eta belardiz inguratua, Orreaga eta Iratiko Oihanetik oso gertu, Iruñeatik 45 km-tara.

Donejakue Bidea bertatik pasatzen da eta bere multzo istorikoa, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratua dago. Bere piriniotar etxeek, lau isuritako teilatuak dituzte, eta bi errekek zeharkatzen dute. Herria berreraiki egin zen, 1794.urtean frantsesek erre ondoren.

Ernest Hemingway herrian eta inguruetan egon zen zenbaitetan. Tradiziozkoak dira San Juan suak eta ezaguna da irailean egiten den nekazal elikagaien azoka.

Donejakue Bidea eta askoz gehiago

Pirinioen iparraldean, donejakueko hiru bide europar garrantzitsuak -Podiensis, Lemovicensis eta Turonensis- Frantziako Istabat herrian batu egiten dira, eta Luzaidetik sartzen dira.

Ibilbidea, Ibañetako portutik gora doa, eta gailur honetan, San Salvadorreko ermita eta Roldanen oroigarria daude, Orreagako guda oroitarazten duena, zeinean Carlomagnoren armada garaitua izan zen baskoien eskuetan, 778.urtean.

Ibañetatik behera, Orreagako Kolegiatara ailegatzen gara. Donejakue bidea jarraituta, gure herrian kokatzen gara, Auritzen, eta Iruñea aldera jaisten da Aurizberritik eta beste zenbait herrietatik, horien artean, Esteribar Ibarreko hiriburu den Zubiri herria.

Bestalde, Orreagaren ekialdean Aezkoako Ibarra aurkitzen da, bere 15 garaiekin, eta batez ere, Iratiko Oihan bikaina, zeina Europako izei eta pagadi zabalenetarikoa den. Bertan, ibilbide asko daude, baita Irabiako urtegia inguratzen duen bidea ere. Mendebaldean, Sorogain Ibarra dago, belardi, pagadi eta megalitoz beteta. Mendebalderago, Kintoko Oihana dago. Oihan hau, pagoz betetako basoa da, Baztan, Erro, Esteribar eta Alduides piriniotar ibarrekin konpartituak diren errekaz zeharkatua dagoena.

Zer ikusi

Gure herriko eta inguruko xarma ezagutu.

Orreagako Kolegiata

| 2 km-tara |

Orreaga, Frantziatik datorren Donejakue Bidearen sarrera da. Erromesen estalpe izan da mendeetan zehar, eta gaur egun, puntu turistiko garrantzitsua kolegiata bikaina dela eta. Inguru natural ezin hobea.

Informazio gehiago

Iratiko Oihana

| 15 km-tara |

Pago eta izeiez betetako baso hau, Europan zabal eta zainduena da, Alemaniako Oihan Beltza aurretik bakarrik duelarik. Ia birjinak diren 17.000 hektarea dauzka, balio ekologiko izugarri handia dutelarik. Aezkoa eta Zaraitzu Ibarren buru da.

Informazio gehiago

Orbaitzetako Arma Ola

| 21 km-tara |

Orbaitzetako Arma Ola armada armaz eta munizioz hornitzeko eraiki zen. Gaur egun, bertako hondamendia XVII.mendeko industria arkeologikoaren lagin garrantzitsua dira, eta Interes Kulturaleko Ondasun deklarazioa lortu dute.

Zer egin

Gure zonaldeko ekitaldiez disfrutatu.

Interesgarria izan daitekeen informazioa

Número Registro: uhs00006